Ipuin digitala

Ipuin batean istorio, egoera edo gertakari bat nagusitzen da, eta bertan pertsonai bat edo gehiagok hartu dezakete parte. Horiek, narratzaile bat (istorioaren barne dagoena edo kanpo) edo gehiagoren bidez kontatua izan daiteke, beti ere narrazioa motza izanik. Ipuinak, hiru ataletan banatzen da: hasiera, non pertsonaiak aurkezten diren; korapiloa non arazo bat gertatzen den eta protagonistek irtenbidea bilatzen duten; eta azkenik, amaiera, hots, arazoaren konponbidea.

Ipuin klasikoarekiko digitalak duen berezitasunetako bat baliabide digitalak (hiperestekak, multimedia elementuak, ahotsak gehitzeko aukera, musika…) erabiltzen direla da.
Horregatik, irakasleek ikasleekin erabili dezaketen tresna da, ikasleen gaitasun anitzak lantzeko aukera ematen baitu: sormena, hizkuntza, literatura, balioak… Irakasleak berak sor dezake ipuina; edota ikasleek beraien kabuz (taldeka edo bakarka) sortzea ere erabilera egoki bat izango litzateke.

Ipuin digitalak sortzeko baliabide bat:

Story Jumper:

Sormena eta idazkera lantzeko tresna bat baino gehiago da; izan ere, bertan ikasleen istorioak argitaratzeko leku bat ere bada. Baliabide honekin edonork sortu dezake ipuin bat, online zein inprimatuta argitaratu ahal izanik.

Ipuin digitala sortzeko, pauso erraz batzuk jarraituz egin dezakezu: fondoa, pertsonaiak, bokadiloak, testua zein elkarrizketak… txertatuz.
Orrialde honetan sor dezakezu zure ipuina, web ofiziala da:

https://www.storyjumper.com/

maxresdefault.jpg

Zalantzarik izanez gero, ikusi ondorengo estekan azaltzen den bideoa:

Era berean, ahotsa edo soinua gehitu nahi badiozu, Audacity programa erabil dezakezu. Programa horren bidez, ahotsaz gain musika, soinuak, efektuak gehitu ditzakezu. Are gehiago, bolumena, luzera eta unea aukeratu ahal ditzakezu.

audacity.jpgAudacity_%28software%29.png

Link honetan programa dohainik deskargatu dezakezu:

http://audacity.es/

Jarraian dagoen bideoan honen inguruko tutoriala ikusi dezakezue:

Si no se indica lo contrario, el contenido de esta página se ofrece bajo Creative Commons Attribution-ShareAlike 3.0 License