CREATIVE COMMONS

AZALPENA:

Creative commons lizentzia bat da zeinetan lan zein obra bat egitean autorearen izena agertu behar da copyright arazoak ekiditzeko.
Lau atal garrantzitsu hartu beharko dira kontuan arazo horiek ekiditzeko:

Pertsona batek lizentzia hori duen lana hartu nahi badu egilearen izena agertu beharko da nahita nahiez.
Ezingo da eremu komertzialean erabili
Ezingo da plagiorik egin.
Beste pertsona batekin partekatu daiteke baina ezingo da hitzez hitz kopiatu eta autorearen izena derrigorrez azaldu beharko da.

Lizentzia nola eskuratu?

Zure lana zein izango den aukeratzean honen lizentzia hiru modu desberdinetan eskuratu daiteke:
Commons deed: Testuaren laburpen sinplea da.
Legal code: Eskatutako lizentziaren onarpena.
Digital code: Kodigo digitala, non interneteko bilatzaileek zure lana bilatu eta honen baldintzak zeintzuk diren azaltzen duen.

Nola aurkitu CC?

http://search.creativecommons.org

ARGAZKIA:

ver?image_id=00a5feac-6706-40f1-8986-3c838121db90

Argazkian ikusi daitekeen moduan lizentzia desberdinak antzeman daitezke.

Lehenak, egilearen izena aipatu behar dela dio.
BIgarrenak, egilearen izena aipatu eta lizentzia berberarekin partekatu behar da.
Hirugarrenak, izena aipatu behar da. ezin dira lan eratorriak, moldaketak, aldaketak… egin.
Laugarrenak, izena aipatu behar da. Ezin da helburu komertzialekin erabili.
Bosgarrenak, izena aipatu. Ezin da helburu komertzialekin erabili. Lizentzia berberarekin partekatu behar da.
Azkenak izena aipatu. Ezin da helburua komertzialekin erabili. Ezin dira lan eratorriak egin.

BIDEOA:

Bideoan creative commons-en inguruko azalpena

LHn ERABILERA PEDAGOGIKOA:

Garrantzitsua da txikitatik honen inguruan haurrak hezi eta kontzientziatzea, izan ere, helduagoak direnean arazoak eduki ditzakete lizentzia hau dela eta.
Honen ondorioz, aipuak zein bibliografia txikitatik egiten ikasi beharko lukete etorkizun batean arazoak ekiditzeko. Gainera, honako puntu hauek garatu daitezke:

Elkarlana sustatzea
Zure oihartzuna eta nortasun digitala areagotzea
Hezkuntza edukien kopurua areagotzea
Edukien kalitatea hobetzea
Materialen garapenaren kostua gutxitzea
Diru publikoz sortutako baliabideei erabilera hobea ematea
Balio erantsia ematea lehendik sortua dagoen edukiari
Argitasun legala ematea sortutako edukiei

Si no se indica lo contrario, el contenido de esta página se ofrece bajo Creative Commons Attribution-ShareAlike 3.0 License