Orrialde honetan praktika onak eta baliabideetaz jardungo gara. Bertan, zer diren eta beraien ezaugarriak azalduz. Argiago ikusi ahal izango duzue jarraian ezarritako Prezian.
https://prezi.com/ksta8ah_4rv9/baliabideak-vs-praktika-onak/
“Ikasgelan ordenagailu bat edukitzearen alde ona erabiltzaile bat eskatzen duela da, eta ez behatzaile bat” Diane Ravitch
Baliabideak praktika (onak edo txarrak) burutzeko erabiltzen diren ahalbide edo tresnak dira (arbel digitala, "google" eta beste mota bateko bilatzaileak, Power Point eta diapositibak, ordenagailuak, proiektoreak …) .

Praktika onak (hezkuntzan) ikasleen hezkuntza prozesua eta emaitzak hobetzen dituen egitasmoa, ekintza edo ereduak dira. Beraien ezaugarriak berritzailea, eraginkorra, jasangarria eta biderkagarria dela dira:
Berritzailea: arazoei aurre egiteko modu berriak eta sortzaileak.
Eraginkorra: eraginkortasun positibo eta nabaria ikasleengan.
Jasangarria: sozialki, ekonomikoki eta ingurumenarekiko.
Biderkagarria: eredu bezala erabili daitezke beste esparru batzuetan.
Zergatik praktika onen apustua?
- Besteengandik ikasi daitekeelako
- Arazoei aurre egiteko ebazpen berritzaile eraginkor eta jasangarriak sustatzen dituelako
- Ebazpena eta azterketaren arteko “zubi” lana egiten duelako
- Ikasleak autonomoki garatzeko (ikasteko) aukera ematen duelako
Hemen dituzue praktika onen ereduak:
"Waves":
San Diego eta San Vicente ikastetxetan (Madril) teknologia berrien bitartez ingelesa ikasteko egindako proiektua da. Gehiago jakiteko egin klik hemen: http://sandiegoysanvicente.com/descargas/WavesBP2.mp4
"Los latidos de la clase": Lehen hezkuntzako klase batek sortu duen “blog” bat. Informazio gehiago hemen: http://loslatidosdelaclase.blogspot.com.es/p/blog-page_29.html