WEB 2.0

ZER DA?

Web 2.0 O'Reilly Mediak 2004. urtean erabiltzaileen partehartzean eta informazio trukaketan oinarritzen diren Interneteko web-zerbitzuak definitzeko sortu den terminoa da. Termino honen erabilerarekin, Interneten bigarren generazioa dela esan nahi da. Talde honetan sailkatu daitezke webgune sozialak, komunikaziorako tresnak eta folksonomiak, erabiltzaileen artean lankidetza eta informazioaren elkartrukaketa azkar batean oinarritzen direlarik.
396627-1lhl0l1443283463.png

Dougherty eta Battellek beraien ustetan Web 2.0 aplikazioak dituzten oinarrizko ezaugarriak laburbildu zituzten: Plataforman oinarritutako Weba; "Intel Inside" bezalako datuak; "partehartzearen arkitekturan" oinarritutako sareen efektuak; berrikuntza eta garatzaile independienteak; zerbitzuak eta edukiak sindikatzeko gai izango diren negozio modelo txikiak; etengabeko beta; tresneria soil baten gainean dagoen softwarea, etabar.

Orokorrean esanda, Web 2.0 kontzeptua aipatzen dugunean, erabiltzaile multzo baten inteligentzian oinarritzen diren aplikazio eta web guneez ari gara, horren bitartez sareko zerbitzu interaktiboak ematen ditugularik, funtsean, erabiltzaileari bere datuen kontrola eskaintzen zaiolarik.

Honen bidez, 2.0 horrela uler dezakegu: "Datu base batean oinarritzen diren Interneteko zerbitzu eta tresnetaz ari gara, berauk zerbitzuaren erabiltzaileengatik aldatua izan daitekelarik, bai bere edukien aldetik (aurretik dagoen informazioari informazioa gehituz, aldatuz edo ezabatuz edo metadatuak erlazionatuz), aurkezteko eran edo eduki eta moduan aldi batera."(Ribes, 2007).

Ikaskuntza ulertzeko beste modu bat da, zeinak aukera ematen duen denon artean ezagutza eraiki eta partekatzeko.

1360801585_web%202.0.jpg

ZE ERABILERA EMAN DIEZAIOKEGU LH-N?

LHn web 2.0ri eman diezaiokegun erabilera anitza da: informazioa jasotzea, kudeatzea, aldatzea, eraldatzea edota zabaltzea.

Blogak, plataforma digitalak, edo wikiak egiteko aukera eskaintzen du gainera.

WEB 2.0

Bideoa

Tresnak:

GOOGLE MAPS

Google Maps Google-k eskaintzen duen doaneko zerbitzu bat da, web bidezko mapen zerbitzaria. Mapak mugitzea ahalbidetzen duten irudiak, mundu osoko satelite bidezko argazkiak nahiz hainbat lurraldetako ibilbideak eskaintzen ditu. 2005eko urriaren 6tik, Google Maps Google Local-en parte da.

Google Earth-en antzekoa da, Windows/Mac/Linux aplikazio bat da Ludiaren ikuspegi zirraragarriak eskaintzen dituena, baina ez da erraza Web orrialdeetara integratzea.

Bestetik, Web orrialdearen edozein jabek bere Web-ean ezaugarri asko integratzeko aukera eskaintzen du.

1280px-Google_Maps.svg.png

GOOGLE DRIVE

Google Drive Google enpresak fitxategiak gordetzeko eta partekatzeko sortutako zerbitzua da. 2012ko apirilaren 24an hasi zen funtzionatzen, Google Docsen ordezko gisa. Erabiltzaile bakoitzak 15 gigabyte ditu artxiboak gordetzeko eta espazio hori handitu ahal da, ordainduz gero.

Gainera, Google Driven sorrerarekin batera Googlek Gmailen gordetze espazioa 15 GB-era handitu egin du.

maxresdefault.jpg
Si no se indica lo contrario, el contenido de esta página se ofrece bajo Creative Commons Attribution-ShareAlike 3.0 License